Edukira joan

Hitza.info

herri informazioaren leihoa
2008ko azaroak 23, Igandea

Harpidetu zaitez!

Irudietan | Udazkenaren begiak 2008

Udazkena da Euskal Herriko baso eta bazterretan onddo gehien ateratzen den urtaroa, eta onddoak biltzeko zaletasuna ere ez da nolanahikoa. Irakurleek aurten bildutakoen argazkiak dira honakoak. Argazkiak, gainera, dagokien HITZAn argitaratuko dira, eta 'webgunea@hitza.info' helbidera argazkiak bidaltzen dituzten guztien artean asteburu bateko egonaldia zozkatuko da nekazal etxe batean. Ez ahaztu zure izena eta herria zehaztea! Argazkiak bidaltzeko epea: abenduaren 3a.

Egilea: hitza.info

  • Politak bai, baina ez nituzke jango...
  • Barea galanperna bat jaten.
  • Arroa Errekako Maņene baserrian aurkitutakoak. 
Astaputzen familiako perretxikoak.
Jateko onak.
Handienaren pisua, kilo bat.
Txikienaren pisua, 700 gramo.
  • Ispasterko Herriko Tabernako Josu Solozabalek
Ogeila inguruko maldetan batutako 41 ale arrautza perretxikoak (Amanita Caesarea).
  • Esnegorriak.
  • Oiartzungo Gurutze auzoan jasotako onddo mordoa.
  • Garai honetan gure basoetan makina bat perretxiko biltzaile dabil otarra perretxiku bete asmoz. Hona hemen, bildu eta manifetazio bat egitea erabaki duten perretxikuak, pakean utz ditzagun eskatuz.
  • Mutrikuko Sagastiberri baserrian ateratako argazkiak. Bertan, Aratz Soto agertzen da, aurkitutako bi galanperna erraldoirekin.
  • Mutrikuko Sagastiberri baserrian ateratako argazkiak. Bertan, Aratz Soto agertzen da, aurkitutako bi galanperna erraldoirekin.
  • Hemen dituzue Ondarroan Joseba Alzibarrek hartutako onddo erraldoiak. Kostaldeko haizeak dotore hazi ditu onddoak bai!
  • Hemen dituzue Ondarroan Joseba Alzibarrek hartutako onddo erraldoiak. Kostaldeko haizeak dotore hazi ditu onddoak bai!
  • Lekua: Natxitua
  • Hauek dira udazken honetan aita eta biok biltzen joan garen ale ederrenen argazkiak. Otzaurte 'inguruan' ateratakoak dira. Ez da aurtengoa gure urterik oparoena izan, baina ongi moldatu gara.
  • Hemen bidaltzen dotzuetas basoan ataratako argazki batzuk. Danak dauz Errigoitin atarata.

© Bertako Hedabideak EM - Martin Ugalde Kultur Parkea, Gudarien Etorbidea z/g - 20140 - ANDOAIN (GIPUZKOA) - Tel.: 943 304339
Faxa: - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Bertako Hedabideak EM (EKT)