2008-11-22 | 13:27:12
Hedabideak
Zintzilik Irratia eskualdeko uhinetara itzuli da
Urte eta erdi geldirik egon ondoren, Zintzilik Irratia eskualdeko uhinetara itzuli da. Etzitik aurrera FM100ean eta www.zintzilik. net webgunean entzun ahal izango da. Programazio berriaren aurkezpena, berriz, gaur goizean egin dute Zintzilik Irratiko kideek. Errenteria-Oreretako kaleetatik zuzeneko saioa egin dute, eta euriagatik triste zegoen giroa alaitzen saiatu dira. Umorea, behintzat, ez zaie falta izan, eta denboraldi berriari begira pilak ondo kargatuta datozela erakutsi dute.
© Bertako Hedabideak EM - Martin Ugalde Kultur Parkea, Gudarien Etorbidea z/g - 20140 - ANDOAIN (GIPUZKOA) - Tel.: 943 304339
Faxa: - E-posta: webgunea@hitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Bertako Hedabideak EM (EKT)