2008-10-21 | 18:22:03
Langile bat hil da Ean, Olagorta auzoan traktore istripu batean
Istripua gaur, 15:00-ak bueltan gertatu zen traktorea bidetik irten eta mendi hegal batetik behera erori zenean.
Langile bat hil da gaur Ean, Olagorta auzoan traktore istripu batean, herrizaingo sailetik adierazi dutenez.
Istripua 15:00ak aldera gertatu da. Herrizaingo sailaren arabera, dirudienez, oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio, traktorea bidetik irten eta mendiko hegal batetik behera erori da.
Erorketan jasotako zauri larrien ondorioz, langilea aktoan hil da eta bertara hurbildu izan den medikuak heriotza besterik baieztatu ezin izan du.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Bertako Hedabideak EM - Martin Ugalde Kultur Parkea, Gudarien Etorbidea z/g - 20140 - ANDOAIN (GIPUZKOA) - Tel.: 943 304339
Faxa: - E-posta: webgunea@hitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Bertako Hedabideak EM (EKT)