Goierri | Goierriko Hitza
2010-03-13 | 08:41:56
Aritz Lasak ez du finala jokatuko
Bart Urretxuko Ederrena pilotalekuan 22-15 galdu dute Lasak eta Merinok; urretxuarrak min hartu zuen gainera.
Aritz Lasak eta Miguel Merinok (urdinak) ez dute lortu Bigarren Mailako Binakako Promozio Txapelketako finalera igarotzea. Bart gauean Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatu dute partida Saralegiren eta Eskuderoren (gorriak) aurka. Gorriak seguruago jokatu dute eta markagailuan 20-15 atzetik zirela Lasak min hartu du. Beasainen jokatutako beste finalerdietako partidan Arretxe II.ak eta Ibai Zabalak 22-9 irabazi diete Olazabali eta Arrutiri.
TOLOSA | Tolosaldeko Hitza
2010-03-12 | 18:37:15
Hip hop doinuak eta sound sistema oinarri dituen musika, gazteentzat
Ahoz aho jaialdiaren baitan Aritz Sound Sistem, Maisha MC eta Invert musikarien saioa izango da bihar Kultur Etxean
Ahoz aho jaialdia azken txanpara iritsi da. Hitza adierazteko eta komunikatzeko erabiltzen duten hainbat eta hainbat artista igaro dira Tolosako eszenatokietatik. Bihar, Asvinenean ospatuko den Ipuin Txikien galan esango diote agurtuko dute hurrengo urtera arte. Bihar hainbat saio izango dira, eta horietako bat gazteei bereziki zuzendua. Sound sistem doinuak zabaltzeko asmoz datoz Tolosara Aritz Sound Sistem, Maisha MC eta Invert.
Donostia | Irutxuloko Hitza
2010-03-12 | 18:29:49
Realzaleek Helmantico hartuko dute
Talde txuri-urdineko 2.200 zale inguru joango dira Salamancako partidara
Salamancara bidaiatuko du Realak, Ligako hurrengo partida jokatzeko (igandean, 17:00). Etxetik kanpo egon arren, zale txuri-urdinez josita egongo da Helmantico zelaia. Izan ere, 2.200 realzale baino gehiagok dute Salamancara joateko asmoa.
Donostia | Irutxuloko Hitza
2010-03-12 | 18:08:27
AAM-k dio Anzaren familiak ezin izan duela gorpua ikusi
Baionako fiskal Anne Kayanikisek berretsi du Okzitaniako Tolosako gorputegian azaldutako gorpua intxaurrondotarrarena dela.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenaren arabera, Jon Anzaren familiak ezin izan du ikusi Okzitaniako Tolosako ospitaleko gorputegian azaldutako gorpua. Ospitaleko arduradunek muzin egin diote Anzaren sendiak intxaurrondotarra artatu zuen medikuarekin hitz egiteko eskaerari.
OIARTZUN | Oarsoaldeko Hitza
2010-03-12 | 17:51:58
Hezkuntza sistema propioa eskatu dute
Elkarretaratzea egin dute Oiartzunen, Ikasle Abertzaleek deituta
Ikasle Abertzaleen deiarekin bat eginez, hainbat ikasle bildu dira eguerdian Oiartzungo plazan. Hezkuntza sistema propioa eskatu dute, Inposaketarik ez! Euskal Herriak bere hezkuntza lelopean.
Oarsoaldea | Oarsoaldeko Hitza
2010-03-12 | 17:31:49
Eskualdetik 24 batel aterako dira
Bihar 15:00etatik aurrera Batel Ligaren seigarren jardunaldia jokatuko da Zokoan (Lapurdi). Eskualdetik batel dezente aterako dira, 24, hain justu; zortzi nesketa, eta hamasei mutiletan. Trintxerpe-Illunbek bi batel aterako ditu nesketa, eta hiru mutiletan. San Juanek bi nesketan, eta zazpi mutiletan; San Pedrok bi nesketan, eta lau mutiletan; eta Hibaikak bi nesketan eta beste bi mutiletan. Etzi, bestalde, Getarian Batel ligaren zazpigarren jardunaldia jokatuko dute arraunlariek.
TOLOSA | Tolosaldeko Hitza
2010-03-12 | 17:14:50
Basamortua izango dute ardatz, aurtengo Amalur jardunaldiek
Tolosako Ekinbide Etxeak antolaturiko ekimena hilaren 15etik 26ra izango da Topic-en.
Ekialdeko Afrikan, Nepalen, Artikoan eta Amazonian zehar bidaiatu ostean, basamortuetara gerturatuko gaituzte aurtengo Amalur jardunaldiek. Tolosako Ekinbide Etxeak antolaturiko ekimena datorren astelehean hasiko da, eta ohi bezala, Ŧbidaien bidez, paisaiak, kulturak, historia, pertsonak eta herrialdeak ezagutzea izango du helburuŧ.
OIARTZUN | Oarsoaldeko Hitza
2010-03-12 | 17:06:17
Oarsoaldea Eskualdeko Turismo Bulego berria inauguratu dute
Oarsoaldea Eskualdeko Turismo Bulegoa 1997. urtean zabaldu zuten Oiartzungo Udal Liburutegiaren beheko solairuan. Duela hilabete batzuk Fermiņene etxera lekualdatu zuten eta gaur inauguratu dute. Aitor Etxeberria Oiartzungo alkateak nabarmendu duenez, "hirigune historikoaren zentroan kokatuta, kokapen ezin hobea du".
Donostia | Irutxuloko Hitza
2010-03-12 | 17:04:39
EAk Plasentziako kondearen kalearen izena aldatzea eskatu du
Jose Arrospide Alvarez omenezko bidearen izendapena ezegokitzat jo dute frankismoarekin dituen loturak direla-eta.
EAko zinegotzi Ricardo Burutaranek Plasentziako kondearen kalearen izena aldatzeko eskaera egin du. Memoria Historikoaren Legearen aholkuak jarraitzeko galdegin dio Donostiako Udalari, Jose Arrospide Alvarez, Plasentziako kondea, frankismoaren suspertzailetzat jo duelako EAk.
GERNIKA-LUMO | Busturialdeko Hitza
2010-03-12 | 16:24:17
Goi Ikasketen Zentroa energia berriztagarrien ikasgaiak eskaini ditzan proposatu du Aralarrek
Ikastetxeari buruz galdetu dio Maeztuk Zelaari
PASAIA | Oarsoaldeko Hitza
2010-03-12 | 16:13:51
Xabier Pombo: "Lonjaren lehiaketan akats izugarria egin du Portu Agintaritzak"
Kaltetuak pasaitarrak direla nabarmendu du
Diru kontuengatik bertan behera geratu da San Pedroko lonjaren proiektua, eta hori dela eta lehiaketa berri batera deituko dute. Horren haritik, Xabier Pombo Pasaiko Ezker Batuko bozermaileak adierazi duenez, "lonjaren lehiaketan akats izugarria egin du Portu Agintaritzak, eta kaltetuenak pasaitarrak dira". Haren ustez, ez da egokia proiektu bat izugarrizko ohiartzunarekin aurkeztea eta ondoren lehiaketaren akats baten ondorioz bertan behera geratuko dela esan, "lotsagarria da". "Demostratu duten seriotasun faltak Portu Agintaritzak kudeatzeko duen gaitasunaz zalantza egitera garamatza", azaldu du, "eta pertsona horiek berak balizko kanpoko kaia kudeatu nahi dutenak" ote diren galdetu du. Horrez gain, egungo lonjak ordezkatuko duen azken azpiegiturak pasaitarren itxaropenak beteko dituen behatzen ibiliko dela nabarmendu du Pombok.
ZESTOA | Urola Kostako Hitza
2010-03-12 | 15:58:26
Aitzbarna Elkartea itxi dute, epailearen aginduz
Elkarteko kideek gutuna bidali diote Munilla gotzainari
Hirugarrengoan iritsi da denek espero zutena. Aizarnako Aitzbarna Kultur Elkartea hustu eta itxi egin dute gaur eguerdian, epailearen agindua betez. 40 lagun inguru bildu da elkartean goizean eta Azpeitiko Epaitegiko ordezkariaren agindua jaso dute, 11:00ak aldera. Bi aukera zeukaten: elkartea borondatez hustu edo Ertzaintzak hala aginduta utzi. Aizarnako bizilagunek ertzainak etorri arte elkartean geratzea erabaki dute. 12:30ak aldera etorri dira ertzainak eta elkarteko kideak banan bana irten dira atarira, euren kabuz eta isilik. "Herriak egindakoa herriarentzat" zioten maindireak zabaldu dituzte eta bilkura egin dute bertan, langile batek sarraila aldatzen zuen bitartean. Sarraila aldatuta eta epailearen agindua atean itsatsita burutu da kaleratze prozesua. Honenbestez, eraikina jabeari eman zaio eta bertara sartzea debekatu diete elkarteko kideei. "Geuria da ta geuria, geuria da ta geuria... soziedadia" kantatzen jardun dira herritarrak, umorea galdu gabe. Bukatzeko, erretorearen etxe aurrean elkartu dira herritarrak haren jarrera "txalotzera".
Erakusketa
Iņigo Manterolaren olio-pinturak
ZARAUTZ, Kaia Galeria - 2009-06-29
Erakusketa
Beirate artistikoak
ZARAUTZ, Legarra beirategia - 2009-06-29
Bertako Hedabideak EM (EKT)