Donostia | Irutxuloko Hitza
2008-05-09 | 21:29:21
Kiriko trainerua aurkeztu dute
Donostiako traineruari patroi izandakoaren izena jarri diote. Amilibiak ontzigile oriotarrak egina da. Ainhoa Arteta eta Amaia Bontigi-Kirikoren biloba-amabitxiak izan dira.
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU | Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
2008-05-09 | 19:03:25
EkintzailEguna dela-eta Mutrikun eta Markina-Xemeinen ekitaldiak egin dira; gazteak euren kabuz ekitera animatu dituzte.
Mutrikuko zein Markina-Xemeingo ekitaldiek gazteek ekiteko dituzten baliabideetako baten berri emateko balio izan zuten: Urratsbat proiektua. Batxilergoko eta zikloetako ikasleei lan munduratzerako orduan duten aukeretako bat agertu diete: enpresa propioa sortzea.
GERNIKA-LUMO | Busturialdeko Hitza
2008-05-09 | 18:37:15
Erresoluzio handiko zentroaren obrak geldituta daude Urazcak ordainketak eten dituelako
Bizi duten egoera larriaz ohartarazi dute langileek eta Osakidetzak esku hartzea eskatu dute
Urazca euskal enpresak ordainketak eteteko eskaera aurkeztu du asteon merkataritza-arloko Bilboko bigarren epaitegian. Erabaki horren ondorioz, Gernika-Lumoko erresoluzio handiko zentroaren obrak geldituta daude.
OIARTZUN | Oarsoaldeko Hitza
2008-05-09 | 18:03:33
Jose Antonio Baņosek irabazi du etapa
Angel Madrazo da lider berria
Cantabria Infinita taldeko Jose Antonio Baņosek irabazi du Oiartzun-Oiartzun etapa. 17:00ak baino pare bat minutu lehenago iritsi da Doneztebe plazako helmugara. Bera da, baita ere, erregulartasunaren maillotaren jabea eta sailkapen orokorrean bigarren postuan dagoena. Gaur, Saunier Duval taldeko Angel Madrazok jantzi du liderraren maillot horia. Bihar bukatuko da Bidasoako Itzulia, Irunen hasi eta bukatuko den etaparekin. Hala ere, Gurutzetik pasatuko da.
AZKOITIA | Urola Kostako Hitza
2008-05-09 | 17:37:27
Jon Sudupek irabazi du bigarrenez Unamuno saria
Saiakera sariaren euskarazko atalean gailendu da azkoitiarra, Hizkuntza ados jartzeko da lanarekin
Jon Sudupek irabazi du aurtengo Miguel Unamuno Saiakera sariaren euskarazko atala, Hizkuntza ados jartzeko da lanarekin. Bilboko Udalak antolatzen duen lehiaketan bigarrenez gailendu da azkoitiarra, 2004an ere berak irabazi baitzuen, Kant eta uso arina liburuarekin. Sudupek Hizkuntza ados jartzeko da saiakeran azaltzen duenez, hizkuntzak pertsonen arteko harremanak ulertzeko eta munduaren ikuspuntu bat sortzeko beharrezko tresna dira.
Busturialdea | Busturialdeko Hitza
2008-05-09 | 17:36:08
Lurgorriko bizilagunekin mintzatuko da bihar goizean alkatea
Hurrengo eta azken bisita Fray Martin de Muruara egingo du Jose Mari Gorroņo alkateak
Jose Mari Gorroņo alkatea auzoetako bizilagunekin biltzen ari da bakoitzean dauden beharrizanak denen artean aztertzeko. Bihar goizean Lurgorriko, Agarreko eta San Kristobalgo bizilagunen kezkak jasoko ditu, 12:00etatik aurrera, San Kristobal plazan. Ohi legez, kalean jarritako buzoi batean ere sartu ahal izango dituzte auzotarrek euren kexa eta iradokizunak. Bisitatuko duen hurrengo auzoa Fray Martin de Murua izango da
GERNIKA-LUMO | Busturialdeko Hitza
2008-05-09 | 17:21:55
Puerto III espetxera eroan dute Jabi Abaunza preso politikoa
Astelehenean Algecirasko kartzelara lekualdatuko dutela diote haren senideek
Senideek jakinarazi dutenez, herenegun Cadizko (Espainia) Puerto III espetxera eraman zuten Jabi Abaunza euskal preso politiko gernikarra. Hori ez da izango, ordea, jasango duen lekualdaketa bakarra, astelehenean Algecirasko kartzelara eramango baitute. Frantziak estraditatu ostean Soto del Realen sartu zuten eta, gero, 2007ko urrian, Valdemoroko espetxera eraman zuten, bertan izan dutelarik ordutik.
BERRIATUA | Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
2008-05-09 | 16:06:31
Eskualdeko jendeak bat egin du festa eremuan
San Gregorio Eguna dela igarria da, gaur, Berriatuan.
OIARTZUN | Oarsoaldeko Hitza
2008-05-09 | 15:20:35
Abiatu da Bidasoako Itzulia Doneztebe plazatik
17:00ak aldera bukatuko da etapa hasi den toki berean
14:30ak pasatxotan abiatu da Bidasoako Itzuliko hirugarren etapa Doneztebe plazatik. Bi ordu barru, 17:00ak aldera, espero da iritsiko direla txirrindulariak berriro ere abiatu diren tokira. Izan ere, Oiartzungo plazan bukatuko da etapa. Abiatzeko orduan zale asko bildu dira txirrindulariak animatzera. Arratsaldeko 19:00etan, berriz, Txomin Perurena txirrindulari ohiari omenaldia egingo diote udaletxean.
LEKEITIO | Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
2008-05-09 | 15:08:25
Paparroiak saskibaloi taldeak etxean amaituko du aurtengo denboraldia
Erandioren kontra neurtuko dira lekeitiarrak; irabazteko aukerak dituztela aurreratu dute.
Erandioko taldearen kontra jokatuko du Paparroiak saskibaloi taldeak denboraldiko azkenengo partida. Zapatuan dute hitzordua, 16:30ean, Santi Brouard kiroldegian.
BERMEO | Busturialdeko Hitza
2008-05-09 | 15:01:24
Euskarazko literatura erotikoaren lehenengo jaialdia izango da hilaren 31n
Jaialdia Talan egingo dute 12:00etatik 14:00etara; hainbat ekimen antolatu dituzte.
Esaldia
ĢOinarri bat izatea nahi dugu, pixkanaka Gipuzkoa osoan parte-hartzearen inguruan sare bat izatekoģ Jonan Fernandez Baketik zentroko zuzendaria
Lagun Onak-eko Mendizaleak Tologorrin izan dira
Apirilaren 27an, Lagun Onak Mendi Bazkunakoak Tologorrira (1.066 metro) mendi irteera egin zuten. 14 lagunek parte hartu zuten ibilaldian. Aritz Odriozola
Busturialdea
Gero eta herri gehiagotan ari dira Bidegorriak egiten. Erabiltzen al dituzu? Zure ustez erabilpen egokia ematen al zaie?
Tolosaldea eta Leitzaldea
Jasotako azken mezua:
maite | 2008-05-08
Herritarrek aukeraturiko alkateari babesa ematera joan nintzen eta irudi garbi bat ikusi nuen: herr...(+)
BERMEO
Urdaibaik aurten Kontxa irabazteko aukera duela uste al duzu?
Jasotako azken mezua:
Hori bermeotarroi galdetzea be!!!!! nork irabazko dau, ba !? Urdaibaik, ostantzien, nork? Bai, ba...(+)
Lezo
Tolosaldea eta Leitzaldea
Aurtengo prezioen igoera nabaritzen ari al zara?
Jasotako azken mezua:
erosketak neuretzako egiten duela bi urte hasi nintzen, eta bai, nabaritu dut igoera. Alemanian, adi...(+)
© Bertako Hedabideak EM - Martin Ugalde Kultur Parkea, Gudarien Etorbidea z/g - 20140 - ANDOAIN (GIPUZKOA) - Tel.: 943 304339
Faxa: - E-posta: webgunea@hitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Bertako Hedabideak EM (EKT)